XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ba... kolakao, txorizoa, zerealak, mermelada, txokolatea, esnea, fruta, boligrafoak, karpeta...

- Eta niretzat ezer ere ez ? galdetu nien.

- Ba nik dakidanik ez erantzun zidan amak.

- Telebista ikustera noa esan nien haserre.

- Ganix, etorri! esan zuen aitak.

- Ez dut nahi!

- Etorri pixka bat; ai, ai, ai!

Korrika joan nintzen eta a zer nolako sorpresa: nire aitaren besotik gora dordoka txiki bat zebilen.

- Dordoka bat, dordoka bat niretzat!

- Eskerrik asko aita, oso polita da.

- Non jarriko duzu?

- Hementxe eta loreontzi bat hartu nuen.

Ur pixka bat jarri nion eta begira-begira egon nintzen ea zer egiten zuen, nola mugitzen zen.

Ontzitik irten nahi zuen, baina irristatu egiten zen.

Horrela egon nintzen bost bat minutu, eta bapatean, salto egin eta ontzitik kanpo zegoen dordoka.

- Aita, aita, dordokak ihes egiten du ontzi honetatik!

- Beste ontzi bat jarri beharko diogu esan zuen aitak.

Beste urontzi batean jarri genuen orduan.

Gau hartan oso pozik joan nintzen ohera, baina pixka bat kezkaturik:

- Izen bat jarri behar diot, ez zait bururatzen izen egokirik.

- Beno, lo egingo dut eta nire ametsetan zerbait agertuko zait, bai, hori egingo dut.

Esnatu orduko esan nuen:

- Nixka, hori da jarriko diodan izena, bai, polita da.

Jaiki eta korrika sukaldera joan nintzen, dordoka eskuetan hartu eta esan nion:

- Nixka jarri dizut izena, gustatzen zaizu?